53 proposamen jaso dira Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketaren II.edizioan

Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketaren II.edizioan 53 proposamen jaso dira, gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten gazteen ekimenak bultzatzea eta ta gazteek Bilboko Balioen Agirian jasota dauden balioetan oinarritutako gizarte bat garatzeko duten zeregina indartzea helburu dutela.

16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta lehiaketa hau. Aukeztu dituzten proiektuek Nazio Batuen 2030 Agendako garapen jasangarriaren helburuekin lotura izan behar dute. Bi kategoria dago banatuta lehiaketa:

  • Pertsona eta/edo kolektibo gazteak: aurkeztutako 31 proposamen kategoria honetakoak dira.
  • Unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasle: aurkeztutako 31 proposamen kategoria honetakoak.

Aurkeztu diren proposamenetatik, 13k jasangarritasun sozialaren ideia indartzen dute, 9k emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desparekotasuna desagerrarazi nahi dute, 8k kalitatezko hezkuntza hobetu nahi dute eta 7k ekoizpen-sistema eta kontsumo arduratsuagoaren alde egiten dute apustu.

Asko jota 10 sari banatuko dira; 5 kategoria bakoitzeko. Sari bakoitzak 3.000 euro ditu, sarituek aurkeztu dituzten proposamenak garatu ditzaten. Ideia irabazleak 2019an zehar gauzatu beharko dira.

Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketaren inguruko informazio guztia hemen.