Artista bat bazara eta zure lana besteokin partekatu nahi baduzu, apunta zaitez MIKRO IREKIA-ra!

Artista zara eta hamar minutu dituzu? Dantza, antzerkia, musika, zirkua, performance-a, magia edo beste edozein jarduera artistiko egiten baduzu eta zure talentua erakusteko gogotsu bazaude, anima zaitez MIKRO IREKIA-n parte hartzera!

MIKRO IREKIA, Zure Fest – Musika eta gazte kulturaren jaialdiaren egitarauaren parte da, eta maiatzaren 11n ospatuko da San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Gazteek eta gazteentzat egina dago ekitaldi hau, eta aipatutako auzoak artearen, musikaren eta kulturaren bitartez ezagutaraztea dute helburu.

MIKRO IREKIA-n 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, taldeka zein bakarka, parte hartu dezakete. Apuntatu eta aukeratuak izango direnek 10 minutuko astia izango dute talentua mundura zabaltzeko. Izema emateko epea dagoeneko dago zabalik eta maiatzaren 5ean itxiko da. Izena emateko formulario hau bete behar da.

Informazio gehiago hemen.