Ikus-entzunezko baliabide eta txalapartari buruzko ikastaroak Otxarkoagan

Tular Elkarteak, Bilboko Udalaren babesarekin, txalapartari eta bideo-sorkuntza eta argazkigintza artistikoa jorratzen den ikus-entzunezko baliabideei buruzko ikastaroen edizio berria antolatu du. Maiatzan zehar ospatuko dira Otxarkoagan.

Hurrengo ikastaro hauek eskainiko dira:

  • Bideo-sorkuntzari buruzko ikastaroa: maiatzaren 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean. 18 €-ko prezioa du.
  • Argazkigintza artistikorako reflex kameraren erabilerari buruzko ikastaroa: maiatzeko astelehen eta asteazkenetan. 35 €-ko prezioa du.

Ordutegiari dagokionez, lehenengoa 19:30etatik 21:30ak arte, eta bigarrena 20:00etatik 22:00ak arte izango da. Bi ikastaroetan izena eman nahi dutenek beherapena izango dute, eta orotara 45 € ordainduko dituzte bi ikastaroengatik. 

  • Txalaparta ikastaroa: 19.30etatik 21.30ak arte maiatzeko astelehen eta asteazkenetan, eta ekaineko lehenengo hamabostaldian.

Izen-emateak esteka honen bitartez egiten dira. Epea zabalik dago jada, eta apirilaren 17ra arte horrela egongo da. Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, apirilaren 29an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian erroldatuta daudenek eta Bilbon erroldatuta daudenek, beste herri batzuetan erroldatuta daudenen aurretik.

Informazio gehiago hemen.