FANT-aren 25. edizioa maiatzaren 2an hasiko da

Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoak hasiera emango dio 25. edizioari maiatzaren 2an BBK Aretoan sarrera librea izango duten bi emanaldiekin. Jack Taylor izenaz ezaguna den aktoreak lehenengo Ohorezko FANT saria jasoko du bertan, bost kontinenteetatik heldutako kalitatezko generoko 160 zine ordu baino gehiago eskainiko duen ekitaldiari hasiera emanez.

Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, jaialdia ofizialki hasiko da Campos Antzerkian ospatuko den irekitze-ekitaldiarekin. Bertan, Javier G. Romerok bigarren Ohorezko FANT Saria hartuko du Bilboko Zine Fantastikoaren Astearen lehenengo bost urteetan egindako lanagatik.

Aurten Sekzio Ofizialak 18 film luze izango ditu; horietako bost Espainian estreinatuko dira, bat Europan eta beste bat mundu guztian. Sekzio Ofizialaren proiekzioak ez ezik, FANT-ak Azkuna Zentroko Golem zinemetako 2. aretoan doako hainbat emanaldi ere antolatu ditu. Azken hauek, Panorama Fantastiko sekzioan lehiatzen duten filmak, aretoetan estreinatu berri diren produkzioak eta beldur-genero eta zine fantastikoaren klasikoak izango dira.

Sekzio Ofizialean lehiatuko diren titulu guztiak, Gidoi hoberenerako eta Zuzendaritza berritzailenerako sariak ere irabazi ditzaketela, Bilbon lehenengo aldiz estreinatuko dira. Gainera, David Martin Porras zuzendariaren koprodukzio espainiar eta estatubatuarraren kasuan, “The Chain”, premiere mundiala izango da. Bestalde, FANT-ak Brett Simmons-ek sinatutako “You Might Be the Killer” zinta estatubatuarra Europa mailan estreinatuko du.

Azken edizioetan bezala, laburmetraiak presentzia nabarmena izango du bi sariekin: bata FANT-aren epaimahai ofizialak aukeratuta eta bestea ikusleek hautatuta. Hauez gain, Panorama Fantastikoa Laburrean saileko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena ere sarituko dira. Egile berrien lana babestea dute helburu sari hauek.

Golem zinemetako ordainpeko saioetara sartu ahal izateko FANT jaialdiaren abonoa eskuragai dago. Sarrerak, besteak beste, aipatutako irekitze-ekitaldira sartzeko aukera eskaintzen du. Bertan, Fred Dekker zuzendariak aurtengo lehen FANTastikoaren Izarra jasoko du. Horretaz aparte, abonoa eskuratzen dutenek BBK aretoan ospatuko den maiatzaren 9ko garaipen-zerrendaren aurkezpenera zein 10eko bukaera-ekitaldira joan daitezke. Azken honetan, J. A. Bayona zinemagile espainiarrak 25. edizioaren bigarren izarra jasoko du Guggenheim Museoan.

Amaitzeko, pasa den edizioan gertatu zen bezala, FANT-aren pelikula irabazleak BBK aretoan ikusi ahal izango dira bi emanaldi ezberdinetan maiatzaren 11n. 18:00etan Panoramako Film Labur Onena eta Film Luze Onena ikusi ahal izango dira, eta 20:00etan Film Labur Onenak eta Nazioarteko Film Luze Onena.

FANT-aren web orrialdean sarreren salmentari lotutako informazio guztia eta sekzio bakoitzean ikusi ahal izango dena aurki daiteke.

Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezu.