2019ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela diseinatzeko lehiaketa

Abuztuaren 17an aterako da Marijaia Arriagako balkoitik, eta 25era arte, urteko aste luzeena den Aste Nagusia ospatzen ibiliko gara. Baina aurretik, bere iritsiera iragarriko duen kartela ezagutu behar dugu, eta horretarako Bilboko Udalak gure jaiak hobetoen irudikatzen duen kartela bilatzeko deialdia ireki du.

Kartela sortzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31ra arte izango dute epea zabalik. Lanak Jaietako Saileko bulegoetan, Venezuela Plaza 2, 5. solairuan, entregatu beharko dira.

Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak izango dira. Gaia librea bada ere, kartelak honako testu hau izan behar du: BILBAO 2019 ASTE NAGUSIA Abuztuak 17-25 Agosto. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu esku-dirutan. Baita bere irudiak 2019ko Aste Nagusia irudikatzeko ohorea ere.

Bederatzi kidez osatutako epaimahaiak baloratu eta gero, 6 kartel izango dira finalista. Ondoren, Udalak botoa emateko sistema misto bat abiaraziko du, herritarrek 2019ko Aste nagusiko irudia hautatzen parte hartzeko modua izan dezaten:

  • Bozketa presentziala.
  • Udalaren web orriaren bidezko herritarren bozketa.
  • Epaimahaiaren bozketa

Kontsultza itzazu informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak.