Kontsulta ezazu Bilborock-en maiatzean gertatuko dena!

Hilabete berriari hasiera eman diogu, eta horrekin batera, Bilborock-en agenda berria ere etorri da gurera… eta denontzako eta gustu guztietarako planak aurkezten dizkigu oraingoan! Kontzertuak, jardunaldiak eSports profesionalekin, antzerkia edota zinema izango ditugu eskura, izan ere, Bilborock ez da bakarrik musikaren sinonimo.

Maiatzean zehar, Harrapazank lehiaketaren kastiñean parte hartu dezakegu, Bilboko Diskaren XII Azoka Internazionalera joan gaitezke eta dantza saioak, umorezko bakarrizketak edota, noski, kontzertuak goza ditzakegu. Adibidez, Zure Fest ekitaldiaren barne antolatzen direnak. Hilabete honetan ere, Bilborock Gazte Egunak ekimenarekin lotura duten ekintzak garatuko dira gurean!

Agenda:

  • Maiatzaren 2an – 17:00: HARRAPAZANK KASTIÑA. Kasting. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 3an – 20:00: CRISTIAN VERGARA + NAZCA + LOS CHIVATOS DE ANA FRANK. Bertako talde gazteen kontzertuak. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 4an – 12:00: DANTZA. Afrohouse eta tradiziozko perkusio eta dantza afrikarren masterclass-ak. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 10ean – 21:30: UMOREZKO BAKARRIZKETA. Iñaki Urrutiak “Harte” ikuskizuna aurkezten du. Sarrera salmenta aurretik 10€ + gastu (13 lehiatilan) hemen.
  • Maiatzaren 11an – 21:30tik 02:00ra: ZURE FEST. La Cris, Hakima Flissi, SUA eta Dj Tiki Boom-en kontzertuak Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdian. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 13an – 17:00: GU GARA. Feminismoaren eta zenbait eremutan daukan indarraren inguruko hitzaldiak. Inskripzioa.
  • Maiatzaren 15an – 19:00: BILBAOMUSIKA. Musika eta dantza tradizionalaren dantzaldi-erromeria. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 17an – 20:00: DJ LEHIAKETA. Euskadiko DJ gazterik onenak! Doako sarrera.
  • Maiatzaren 18an – 11:00tik 21:00ra: BILBOKO DISKAREN XII AZOKA INTERNAZIONALA. Sarrera salmenta lehiatilan: 3€.
  • Maiatzaren 19an – 10:00tik 20:00ra: BILBOKO DISKAREN XII AZOKA INTERNAZIONALA. Sarrera salmenta lehiatilan: 3€.
  • Maiatzaren 20an – 17:00: II KULTUR-ANIZTASUNAREN BERRIKUNTZA ETA KUDEAKETA. Euskadiko Medicos del Mundo elkarteak antolatutako jardunaldia kultur-aniztasunaren egunagatik. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 21an – 19:30: ZINEMA. “Media hora (y un epílogo)” filmaren estreinaldia Bilbon eta mahai-ingurua Epigmenio Rodriguez zuzendariarekin. Sarrera salmenta 6€ Bilborock-en.
  • Maiatzaren 22an – 18:30: ASKABIDERAKO ONGINTZAKO KONTZERTUA. Aitor Jauregui interpretearen kitarra klasikoko kontzertua + Askabide elkartearen aurkezpena eta erakusketa. Sarrera salmenta lehiatilan: 5€.
  • Maiatzaren 23an – 18:00: FORUM-ZINEMA: “EX MACHINA”. Zientzia-dibulgazioko jarduera, “Ex Machina” filmaren ikusketa inteligentzia artifizialean adituaren solasaldiarekin. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 24an: BILBAO ESPORTS SUMMIT. Euskadiko eSports-etako profesionalen eta adituen topaketa eta joko askea. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 25an – 21:00: HEX + INSANIAM. Hex taldea, Bilbao Hiria 29. Post-Rock Lehiaketako irabazlea, diska berria aurkezten. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 27an – 19:30: ZINEMA. “Comandante Arian” filmaren proiekzioa. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 28an – 20:00: ACT JAIALDIA. Roberto Menendez-en “La memoria del cuerpo” dokumentalaren proiekzioa. Doako sarrera.
  • Maiatzaren 29an – 19:00: CLASSIC HORROR EXPERIENCE: “EL GABINETE DEL DOCTOR CALIGARI” + “EL CARNAVAL DE LAS ALMAS”. Zinea maite duen edozein gaztek ezagutu behar dituen beldur-klasikoen proiekzioa eta solasaldia.
  • Maiatzaren 30an – 20:30: ANTZERKIA: BIZITZAREN EGUNEROKO ESZENAK. Etor zaitez eguneroko eszena hauekin gozatzera, non ikuslea, haren bizitzan bezain beste, gertatuko dena hautatzeko aukera dauka.  Sarrera salmenta aurretik 8€ (10 lehiatilan) Bilborock-en.
  • Maiatzaren 31an – 20:00: ELPUTOBEN. “El coco y el cangrejo” diska berria aurkezteko kontzertua. Sarrera salmenta aurretik 10€ (12 lehiatilan) Bilborock-en.

Zure zain egongo gara!