Moraza Game, Uribarriko gazteria parte hartu eta ondo pasa dezan

Maiatzaren 3, 4 eta 5ean gazteen parte hartzea bilatzen duen prozesua ospatuko da UribarrinMoraza Game du izena programa honek eta  Gozaldik, Uribarriko Gazteguneak, Gaztezurbik eta Gozaldi Eskaut Taldeak antolatu dute.

Auzoan kokatutako Moraza plazan egin daitezkeen gazteentzako jarduera desberdinak pentsatzea, ko-diseinatzea eta errealitate bihurtzea izango dute helmuga hiru datek. Horretarako, Moraza Game-k Uribarriko gazteriari deialdia hau luzatzen dio jardunaldi hauetan parte hartu dezan. Ekintzak era dibertigarri eta kolaboratibo batean aurrera eramateko espazioa garatzea da izango da Moraza Game-ren helburu nagusia.

Noiz eta non:

  • Maiatzaren 3an, ostiralean, Uribarriko Gaztegunean, 18:00etatik 19:00etara (Moraza Plaza, 4).
  • Maiatzaren 4an, larunbatean, Zurbarango Gaztezurbian, 18:00etatik 19:00etara (Zurbarango Santa Maria Parrokian).
  • Maiatzaren 5ean, igandean, Gozaldi Eskaut Taldearen lokaletan 19:00etatik 20:00etara (Maestro Damián Gonzalez kalea 8).

Kontsulta ezazu hemen informazio gehiago.