Hex taldeak diska berria aurkeztuko du Bilborock-en

Bilboko muturreko metal taldeak maiatzaren 25ean diska berria aurkeztuko du Bilborock-en. Hex-eko boskotea Albaceteko Insaniam black metal bandarekin batera arituko da. Bi kontzertuak ikusteko sarrera doakoa izango da.

Jonathan, Endika, Asier, Jon eta Adolfo WB-ek osatutako taldeak Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren sari nabarmenak irabazi zituen 2017an. 29. edizioan, Hex-ek hurrengo sariak lortu zituen:

  • Bilbo-Bizkaiko talde onena
  • Metal talde onena
  • Aste Nagusia saria: Bilbo-Bizkaiko talde onenarentzat
  • Musical Santutxu saria: Metal estiloaren baxu-jotzaile onenarentzat (Endika Uriarte Pérez)
  • Sarbide saria: Metal talde onenarentzat

Hex-ek uztailaren 5ean kaleratuko du diska berria, “God Has No Name”,  Indiako Trascending Obscurity Records zigiluarekin. “Where Gods Shall Not Reign” trailerrakin beste herrialdeetan ospea lortzea espero dute. Bestalde, Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 28. edizioan metal talde onenaren saria jaso zuen Insaniam taldeak Bilborock-eko oholtzara bueltatuko da. Haien azken argitalpenaren, “Ominous Era”-ren (2018, beraiek ekoiztuta), abestiak aurkeztuko dituzte.