Maiatzan eta ekainean ikasteko leku gehiago

Azterketa garaia heltzear dago eta ikasleek datozen asteotan izango dituzten beharrei erantzuna emateko helburuarekin, Bilboko Udalak maiatza eta ekaineko asteburuetan leku gehiago jarriko ditu ikasgeletan ikasleen eskura.

Gauzak horrela, maiatzaren 4tik aurrera, orotara, ikasteko 547 leku eskainiko dira ikasgeletan; ohikoak diren 217 lekuei, beste 330 batuko dira. Plaza berri horiek Deustuko, Basurtoko eta Santutxu Udaltegietan izango dira 120, 108 eta 102 tokiekin, hurrenez hurren.

Errefortzu honekin ikasleek 745 eta 547 ikasteko leku izango dituzte Bilbon zehar sakabanatuta dauden ikasgeletan, astegun eta asteburuetan, hurrenez hurren.

Bilboko 8 barrutietan sakabanatuta dauden ikasteko espazioen zerrenda:

  • Deustuko Udaltegia
  • San Ignazioko auzo etxea
  • Castañoseko Udaltegia
  • Otxarkoagako auzo Etxea
  • Txurdinagako barruti-udaltegia
  • Txurdinagako kiroldegia
  • Santutxuko barruti-udaltegia
  • San Frantziskoko auzo etxea
  • San Adrian, Zabala eta Bidebarrietako liburutegiak
  • Azkuna Zentroa
  • Errekaldeko udaltegia
  • Iralako auzo etxea
  • Basurtuko udaltegia
  • Zorrotzako liburutegia
  • Zorrotzako auzo etxea
  • Altamirako auzo etxea

Kontsulta itzazu ordutegiak hemen.