“Dosdemayo” merkatuaren edizio berezia musikaz beterik dator

Maiatzaren biko kaleak hilabetero antolatzen duen merkatuaren edizio berezia maiatzaren 4ean ospatuko du. Egun osoan zehar, igandeko egunsentira arte, programazio ederra prestatu egin da, non inguruan egongo diren musika-saioak nabarmentzen diren.

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta, “Dosdemayo” merkatu tradizional eta ospetsuaren egun handiaren ospakizunera ere gehitzen da Bilborock. Publiko gazteari zuzendutako dantza eta erritmo afrikarren bi masterclass ospatuko baitira bertan. San Frantzisko auzoan Sahara hegoaldeko jatorria duten pertsonek sortutako mikro-enpresa sozialen mintegia den Koop SF 34-k garatuko ditu biak. Proiektu  aitzindari hau garapen sozialeko eta ekintzailetzako eredua da. 

Merkatuak eskaintzen dituen ohiko ekintzak ez ezik, larunbatean kontzertuak, DJ saioak, food truck-ak, dantza edota kalejirak ere egongo dira. Lamana eta Gereral Castillo kaleak ere hartuko ditu inguruko merkataritza-jarduera berpiztea eta kaleko negozioak garatzea helburu duen festak.

Egitaraua kalean:

  • 12:00etatik aurerra “Irratia zuzenean” Vinilo FM-rekin.
  • 12:00etan gosegarria La Trini Mala-rekin Lamana kalean.
  • 13:30etan “MOLTO VIVACE BraZZtet MV”. Jazz & Fusion Music-eko kalejira, MusikAuzok antolatuta.
  • 14:30etan Gonzalo Portugal abeslariaren kontzertua, Vinilo FM-k antolatuta.
  • 15:00etan Telmo Trenor DJ donostiarraren saioa Lamana Kalean.
  • 16:00etan Maguforen zuzenekoa, non soinu tropikal ezberdinak nahasten diren.
  • 17:00etan KAZIKE madrildarrak (Guacamayo Tropical-aren erdia) “En estado de trance” izeneko ikuskizuna ekarriko du.

Beste ekintzak:

  • 12:00etatik 13:00etara Afrohouse erritmora dantzatuko dugu geldi ezinik Kidadiren eskutik Bilborock-en. Kokapen berberan, 13:15etatik 14:15etara perkusio afrikarra ezagutuko dugu eta bere erritmora dantzatuko dugu.
  • 14:00etatik aurrera Pikara Magazine-k eta Faktoria Lila-k antolatutako kontzertuak. Ordu horretan Aneguria hip hop abeslari bilbotarraren txanda izango da eta 16:00etan Yessy Riveraren raggamuffing eta freestyle-arena.
  • Ziega Kaostikoetan laster hasiko dira planak. 11:00etan Carmen Moreu-k bere “Dolores y Lolo” komikia sinatuko du. Eta 12:00etatik aurrera DJ saioak egongo dira.
  • Hegoak lokalean kokatuta dagoen JUKE-ren irekiera izango da; taberna eta moda denda.
  • Azkenik, Badulake eta Kremlina gehitzen dira jardunaldira. Azken honetan, jazz saioak egongo dira 13:30etatik aurrera eta besteak goizetik irekiko du zuzenekoekin eta DJ sesioekin.