Santutxuko “Udaberriko Bertso Saioak” programaren 35. edizioa hastear

Bertsolaritza zalea zara? “Udaberriko Bertso Saioak” programaren edizio berria larunbatean hasiko da, maiatzaren 4ean. Lehen mailako ordezkariek parte hartuko dute Karmelo Plazan 13:00etatik aurrera antolatuko diren saioetan.

Auzoko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak antolatzen duten programak bere 35. edizioa ospatzen du maiatzaren 4, 11, 18 eta 24ean. “Bertso – Poteoa” izeneko jardunaldiarekin amaituko da aurtengo ekimena ere. Maiatzaren 24ean 20:00etatik 23:00etara izango da Santutxuko taberna ezberdinetan eta Alaia Martinek, Ibon Ajuriak eta Fredi Paiak osatutako hirukotearen partaidetzarekin.

“Udaberriko Bertso Saioak” programaren helburua Bilbon euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da. Halaber, euskaltzaleen arteko topalekua bilakatzea eta Santutxuko Bertso Eskolak egiten duen lana bultzatzeko lanean dihardu. Nabarmentzekoa da hautatutako bertsolarien artean dagoen emakumeen aparteko presentzia.

Egitaraua:

  • Maiatzaren 4ean 13:00etatik aurrera Karmelo Plazan: Onintza Enbeita, Etxaun Lekue, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza.
  • Maiatzaren 11n 13:00etatik aurrera Karmelo Plazan: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Xabat Galletebeitia.
  • Maiatzaren 18an 13:00etatik aurrera Karmelo Plazan: Oihana Bartra, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.
  • Maiatzaren 24ean 20:00etatik 23:00etara Santutxuko auzoan: “Bertso – Poteoa” Alaia Martín, Ibon Ajuria eta Fredi Paia hirukotearekin.

Info guztia hemen.