“Zure Fest” jai-jardunaldi kulturala jaio da San Frantziskon

Hurrengo maiatzaren 11n “Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia” ospatuko da San Frantzisko auzoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 12 gazteek ekitaldiaren jarduera kulturalak antolatu dituzte Bilborock aretoan egindako “Diseinatu zure ekitaldia” programan.

11 aste ibili dira aipatutako 12 gazteak prestakuntza tailer hau diseinatzen eta sortzen. Edozeinentzat irekita egongo diren ekintzen artean “Mikro Irekia” aurkitzen da. Partaide bakoitzak 10 minutu izango ditu haren gaitasun artistikoak frogatzeko. Jarduera hau Martzana kaian egingo da, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako formulario hau bete behar da maiatzaren 5a baino lehen.

“Mikro Irekia” gazteen arteko parte hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzen trukea sustatu nahi duen programaren baitan dago. Gainera, “Zure Fest”-ek dituen helburuen artean auzoaren estigma kentzea, beste auzoetako biztanleak erakartzea, gazteak artearen mundura hurbiltzea eta haien parte-hartze aktiboa sustatzea ere aurkitzen dira.

Egitaraua:

  • Parte hartu eta ezagutu auzoa

18:00etatik 02:00etara. Tour: Degust San Fran Dastatu, inguruko taberna eta jatetxeetan. Auzoa dastatu eta Pura Madrek egindako oihalezko poltsa lortu. Auzoko neska sortzaile batek sortu du Pura Madre, eta jantzi eta beste hainbat objektuei bigarren eta hirugarren aukerak ematen dizkie.

18:00etatik 19:00etara. “Feminismoari beste begirada bat: esperientzia intersekzionalak” tailerra, Raizes-en eskutik, Histeria Kolektiboan. Martzana kaia.

18:00etatik 19:30etara. Afrohouse-ko masterclass Martzana kaian (euria bada, Bilborock-en).

20:00etatik 21:00etara. “Mikro Irekia”.

  • Ondo pasatu

21:00etatik 02:00etara. Bilborock-en:

La Cris abeslari kanariarraren “TOCANTANDO” kontzertu berezia, non abestiek ‘body music’-arekin, osagai elektronikoekin eta inprobisazioarekin jolasten duten.

Hakima Flissi-k soul eta jazz soinuak eramango ditu eszenatokira 2018ko Gaztea maketa lehiaketa irabazi ondoren eta Bilbao BBK Live eta Bime Live jaialdietan agertu ostean.

Gaztea-n aurten irabazle atera den SUA laukote mistoa, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo edizioan joko dutela berezko estiloarekin.

Bilbon diskoak jartzen dituen Dj Tiki Boom mexikarrak, Maria Fernanda Valerak, erritmo tropikaletan oinarritutako sesioa eskainiko du jardunaldia bukatzeko.