Bisita gidatuak Bilbo Zaharreko erakusketa eta sorkuntza guneetara

Bilboko Udalak BLV-Art programaren “Arty Walks” bisita gidatuetara izena emateko epea ireki du. Programak kulturaren aldeko apustua egiten du, auzoen garapenerako eta erabateko birgaitzerako elementu bultzatzailea baita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen ekimena ekainaren 7 eta 8an izango da, 18:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute www.kulturabarrutik.eus helbidean maiatzaren 31 baino lehen. Pertsona bakoitzak ibilbide bakar batean eman dezake izena.

Bisita interaktiboak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Bakoitzean kulturak auzoa bizitzen ari den eraldaketan bete izan duen lekua azalduko da. Beste alde batetik, sorkuntza espazioetako pertsonek euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkiete bisitariei. Erakusketetan artistekin euren artelanei buruz aritzeko aukera egongo da.

Aurreko urteetan bezala, arte ibilbideetan parte hartzen dutenek, BLV-Art jaialdiaren izpiritua ondoen irudikatzen duten argazkiak saritzen dituen argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute . Partaide bakoitzak 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez – efekturik eta tratamendurik gabeak -. Eskaerak ekainaren 15era arte bidali daitezke www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Hiru argazki onenek sari berezia jasoko dute, bisitatuko diren sorkuntza espazioei esker.

Beste alde batetik, San Frantziskoko Udaltegiak, Marta Álvarezek, Olatz Gorrotxategik eta Teresa Villaverdek emandako tailerra jasoko du ekainaren 5ean, 16:30etik 20:30era, performance lan testimonialaren eta kolektiboaren ekoizpenean oinarritutakoa. Tailerrak 5 euroko prezioa izango du, eta izen ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez egin daiteke.

Arte ibilbideen zerrenda:

  • 2019/06/7 (Gaztelaniaz). Irteera: 18:00etan – Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza). Ibilbidea: Sarean – Aurriak -Raquel Asensi “Maketo” – Tunipanea – Mari Makeda
  • 2019/06/7 (Gaztelaniaz). Irteera: 18:00etan – Mari Makeda (Gorteak, 4). Ibilbidea: Mari Makeda – Tunipanea – Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo”
  • 2019/06/8 (Euskaraz). Irteera: 18:00etan – Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza). Ibilbidea: Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo” – Tunipanea – Mari Makeda
  • 2019/06/8 (Gaztelaniaz). Irteera: 18:00etan – Mari Makeda (Gorteak, 4). Ibilbidea: Mari Makeda – Tunipanea – Sarean – Aurriak – Raquel Asensi “Maketo”

Aurreikusitako iraupena: 2 ordu.