Kirol-ekimenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita

Bilboko Udalak 562.390 euro inbertituko ditu Urian kirola garatu eta sustatzen duten ekimenetarako diru-laguntzetan. Jarduera hauen atzean dauden klubak edo entitateak eskaera egin ahal izateko epea irekita dago jada eta maiatzaren 13an 14:00etan itxiko da.

Udalak kirolaren arloan ematen dituen diru-laguntzek sei jardun-lerro dauzkate:

  • 168.999 euro kiroletarako, oro har, baina xede bereziekingutxiengoen kirola, futbola (7, 9 eta 11ren artekoa kanpoko zelaietan) eta joan-etorriak.
  • 16.000 euro Bilbon gauzatzekoak diren kirol-programen garapenerako
  • 42.910 euro kirol ekitaldi puntualak garatzen laguntzeko
  • 87.300 euro emakumeen kirola sustatzeko eta emakumeek kirolaren arlo guztietan parte har dezaten bultzatzeko
  • 23.100 euro kirol egokitua bultzatzeko eta kirola desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko tresna gisa sustatzeko
  • 224.000 euro klubekiko hitzarmenetarako eta diru-laguntza izendunetarako

Bilbao Kirolak-en web orriak eskaera egin ahal izateko beharrezko informazio guztia jartzen du guztien eskura eta zein dokumentazio behar den kasu bakoitzean ere aurki daiteke. Eskaerak mezu elektronikoz egin daitezke promocion@kirolak.bilbao.eus helbidera, edo Bilbao Kirolak erakundearen egoitza nagusian aurkeztu daitezke (Nafarroa kalea, 5 zbk. 4. solairua).