Aste Nagusiko “Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” lehiaketan aritzeko epea zabalik

Bilboko Udalak Aste Nagusiko “Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakusketaren 34. ediziorako izena emateko epea zabaldu du. Lehiaketa hau 1985ean hasi zen Bizkaiko taldeei laguntza emateko helburuarekin. Urteotan, 2.000 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 528 talde aritu dira oholtza gainean.

Hautatutako taldeek kontzertua eskainiko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian zehar, hau da, abuztuaren 17tik 25ra. Izena emateko, inprimakia betetzeaz gain, gutxienez lau tema original aurkeztu beharko dituzte, baita biografia eta argazkia ere. Deialdia Bilboko Udalaren web-ean ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketaren oinarriak hemen.