Zientzia Azoka bueltan dago!

Zientzia Azoka maiatzaren 11n, larunbatean, ospatuko da Plaza Berrian goizeko 12:00etatik aurrera. Proiektuaren helburua zientzian eta teknologian gazteriaren ahalmenak garatzea da, baita bokazioak piztea eta gazteak eremu hauetara gerturatzea ere.

Aurten, 31 ikastetxe ezberdinetako 308 gazteek (188 neska eta 120 mutil) 90 ikerketa eta teknologia-proiektu aurkeztu dituzte. Esparru profesionalean, unibertsitate eta ikastetxeetako ikerketa-talde profesionalak bere proiektuak erakutsiko ditu. Gainera, zenbait stand eta zientzia-tailer egongo dira.

Aurtengo berria Erasmus+-eko SPOON (Estrasburgo, Katalunia, Herbehereak, Kroazia eta Elhuyar) proiektu europarraren presentzia da. Azoka ezagutuko dute, baita ideiak eta irakaskuntza ereduak partekatu ere bertako irakasleekin.

Azkenik, gazteek bizipen zientifikoekin jarraitu ahal izateko egonaldiak egiteko izango duten aukera nabarmentzekoa da. Esparru profesional honetan lan egiten duten enpresen lankidetzari eskertu behar zaio hau.

Hemen informazio guztia aurkitu dezakezu.