Ekainaren 1an “BWall-collective” Bilborock-en

Ekainaren 1an, arratsaldeko 18:15etatik aurrera, “BWall-collective” ekimena ospatuko da Bilborock-en. Bilboko Udalak babestutatako jardueraren helburua hiriko artearen ikusgaitasuna handitzea da. Horretarako, gazteek egindako zenbait sorkuntza artistiko erakutsiko dira.

Modalitate artistiko anitzak (Funk, Hip Hop, Reggae, Kunbia eta Musika Beltzen soinuak) eta hiri-kulturaren artelan ezberdinen erakusketak egongo dira. Beatboxing erakustaldi bat, Pop-up esparru irekia eta beste hamaika jarduera ezberdin ere ospatuko dira. “BWall-collective” ekimenaren sarrera doakoa da edukiera bete arte. Egitarau osoa hemen aurkituko duzu.

Jardunaldia Ideiak Martxan programaren eremuan dago antolatuta. Udalak garatzen du deialdi hau; 14 eta 35 urte bitarteko Bilboko gazteei dago zuzendua. Kulturarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zientziarekin, teknologiarekin, ingurugiroarekin eta gisakoekin lotutako proposamenak aurkezteko aukera ematen du, eta, bideragarriak baldin badira, Udaletxeko udal-programazioan txertatzea posible izango da.