Skate pista berria Olabeagan

Bilboko Udalak maiatzaren 9an skate pista berri bat ireki du Olabeagako auzoan. Gune berri honek bi helburu ditu: ingurunea zein auzoa dinamizatzea eta gazteek kirol hau praktikatzen animatzea.

Pista berriak 1.327 metro karratu hartzen ditu guztira eta bi zatitan dago banatuta: bowl, 182 metro karratutakoa; eta street, 140 metro karratu hartzen duten 7 skate-jokoekin.

Bilbon badaude kirol honen praktika sustatzen duten instalazio gehiago. Udalaren xedeak bizi-estilo osasuntsua bultzatzea eta pista hauek kokakuta dauden auzoak dinamizatzea dira ere. Txurdinagako Europa Parkean dagoena eta Sarrikoko parkour eremua honen adibide dira.

Kontsulta itzazu hemen Bilboko aire zabaleko kirol ekipamendu guztiak.