Bilbao Kirolak-eko ikastaroetan hitzordua eskatzeko epea dagoeneko zabalik

2019/2020 ikastaroan kirol-jardueraren batean izena ematea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, jakin ezazu Bilbao Kirolak-eko hitzordua eskatzeko epea dagoeneko irekita dagoela. Bilboko Kiroldegiek modalitate ezberdinetako 64 ikastaro eskaintzen dituzte, ariketa fisikoa egin nahi duten pertsona guztien eskaerak asetzeko pentsatuak.

Bilbao Kirolak-eko web orrian kontsulta daitekeen ohizko katalogoak, 4 nobedade gehitzen ditu hurrengo ediziorako: estresaren aurkako teknikak, meditaziorako eta erlaxatzeko yoga, spin gym eta igeriketa osasuntsua. Gainera, 2019/2020 ikastaroan San Mameseko Kiroldegiaren eskaintza estreinatuko da. Espazio berriak 22 kurtso ezberdin eskainiko ditu eta irailaren 6ra arte egongo da irekita epea. Informazio gehiago hemen.

Aldi berean, gazteen heziketa fisikoa areagotzearen helburuarekin, Udalak abonamendu familiarra mantentzen du 25 urte arteko semeentzat. Baita Bilbao Kirolak-ek gazte-abonamendua sortu du 28 urte arteko bilbotarrentzat. Banakakoa da eta hiru azpikategoriatan banatuta dago: tarifa orokorra, igerilekuaren erabilera esklusiboa eta 15:00ak arteko abonamendu mugatua.

Abonatu bakoitzak kiroldegi bakoitzerako zenbaki bat eskatu ahalko du, eta gehienez ere hiru jarduera hautatu ahalko ditu kiroldegi bakoitzeko. Irailaren 10ean egingo dira zozketak (kiroldegi bakoitzeko bat), Bilbao Kirolak-en egoitzan, eta egun horretatik aurrera hitzorduak esleituko dira, atera den zenbakitik aurrerako hurrenkeran. Zozketa honen emaitzak irailaren 11tik aurrera kontsultatu ahalko dira udal kiroldegietan jarriko diren zerrendetan, salmenta automatikorako dauden makinetan eta Bilbao Kirolak-en webgunean.

Aurretiazko hitzorduaren bidez, eguna eta ordua erreserbatzen dira eskatutako ikastaroetan izena eman ahal izateko, baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izango denik. Irailaren 16tik aurrera hasiko dira kiroldegietako izen-emateak, kiroldegi bakoitzeko salmenta automatikoko makinetan eta www.bilbaokirolak.eus webgunean. Abonatu bakoitzak izena eman ahalko du adjudikatzen zaion hitzorduaren egunetik eta ordutik aurrera.

Kontsulta ezazu hemen araudia.