Zuzenean jo nahi duzu? Apunta zaitez #GazteKLUBA UDA MUSIKFEST 2019-ra!

Baduzu musika banda edo musikari lotutako proposamenen bat? Zuzenean jo nahi duzu? Bakarka zein taldeka, 15 eta 21 urte tarteko gaztea bazara, #GazteKLUBA UDA MUSIKFEST-en parte hartu dezakezu. Uztailaren 1etik 5era Euskalduna Jauregiaren ondoan jotzeko aukera izango duzu!

Izena emateko epea maiatzaren 20an hasiko da eta ekainaren 14an amaitu. Formulario hau betetzea ezinbestekoa izango da ekimen honetan parte hartzeko. Aukeratutako gazteek Evaristo Churruca kaian joko dute udan ospatuko dugu maratoian. Edozein proposamen, estilo zein formatuk dauka lekua ekimen honetan.

Informazio gehiago jasotzeko gazteklubabilbao@bilbao.eus helbidera idatzi edo 944 20 42 33 telefonora deitu.

Kontsulta itzazu hemen deialdiaren baldintza orokorrak.