Bilbao Gazte Balioak Martxan-eko II. Edizioaren proposamen irabazleak

Bilboko Udalak, Bilbao Gazte Balioak Martxan ekimenaren bigarren edizioan parte hartu dutenen artean, hamar proiektu aukeratu eta saritu ditu. Helburua hiriaren ingurune soziala hobetzen laguntzen duten gazteen ekimenak sustatzea da, baita haien rola sendotzea Bilboko Balioen Gutunean oinarritutako gizartearen garapenean.

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako sariak dira hauek. 10 irabazleen artean, 3 Unibertsitate Graduko edo Goi-Mailako Zikloetako ikasleentzako kategoriaren barne daude eta 7 Gazteen eta Gazte-Elkarteen kategorian. Proiektu bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu haren garapenerako. Guztiak NBEren 2030erako Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan ezarritako jomugekin lotuta daude.

Proiektu saridunak hurrengoak dira:

  • Corion
  • Saiki
  • Feeling cells
  • Moraza game
  • Berdeago
  • Balioak oinetan, eskaileretan
  • Ekobideak
  • School natura
  • Auzoko zaporeak
  • Fungi thinking

Kontsulta itzazu hemen sari irabazleak.

Ekimenaren epaimahaia Bilboko Udalaren Kirol eta Gazteria Saileko pertsona batek, Deustuko Unibertsitatearen Bilbao Balioen Hiria izeneko idazkaritza munizipal taldeko pertsona batek, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko pertsona batek osatu dute.