Bilborock-en ospatuko da DJ lehiaketaren finala

Tic-tac, tic-tac… Oso gutxi falta da Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilborock-en antolatutako DJ lehiaketa ospatzeko. Bost finalistek euren talentua plazaratu beharko dute Lorea Argaratek eta DJ Mimolocok osatutako epaimahaiaren aurrean.

Lehiaketa honek DJ gazteek sortutako lan musikalari garrantzia ematea du helburu. Honako hauek dira Bilborock-en neurtuko diren bost finalistak:

Finala maiatzaren 22an, ostiralean, izango da Bilborock-en. Sarrera doakoa eta librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietako bost nazionalitate ezberdineko (espainiarra, venezuelarra, ukraniarra, filipinarra eta kolonbiarra) 30 pertsonek egin dute lehenengo edizio honetan parte hartzeko inskripzioa.

Bost finalistek sari ezberdinak jasotzeko aukera izango dute. Irabazleak 300€-ko saria jasoko du, eta bigarrenak 150€-koa. Horrez gain, bost finalistek honako sari hauek jasotzeko aukera izango dute: Bilborockeko entsegu-gelak 20 orduz doan erabiltzea, Bilboko Erasmuseko jai batean DJ aritzea, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan, Bilborock-en, DJ aritzea eta material teknikoa eskuratzea.

Zuen zain egongo gara!