Euskararen ikaskuntzarako diru-laguntzen deialdia irekita dago

Bilboko Udalak Euskararen ikaskuntzarako diru-laguntzen deialdia onartu du 209.000 euroko zenbatekoarekin. Laguntza hau eskatu ahal izateko deialdia irekita egongo da ekainaren 4ra arte. Oraingo kurtsoa hartzen du, 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30ra arte.

Eskaera orduan, nahi duten pertsonek zenbait baldintza bete beharko dituzte:

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Diru-sarrera limite batzuetara ez heltzea.
  • Gurasoak edo denbora libreko haur-monitoreak izatea.

Aurten lehenengo aldiz eskaera interneten bitartez egin daiteke helbide honetan. Hala ere, Bilboko Udalaren Erregistroaren bidez egiteko aukera mantentzen da. Bertan presentzialki eman daiteke dokumentazioa.

Aurreko urtean 299 pertsona diru-laguntza hauetan baliatu ziren. %82a gurasoentzako izan zen, %8a denbora libreko monitoreentzako eta %10a DSBE-a jasotzen duten pertsonentzako.

Hemen ikus dezakezu informazio gehiago.