Tailerrak, kirolak, musika eta askoz gehiago 2019ko #GazteKLUBA UDA-n!

Ikasturtea bukatzeke dago, pentsatu al duzu jada zer egingo duzun uda honetan Bilbon? Plan bat proposatzen dizugu; etor zaitez #GazteKLUBA UDA-ra! Jarduera ugari egongo dira koadrilarekin egiteko zein jende berria ezagutzeko. 12 eta 17 urte tarteko gaztea bazara, gorde ezazu lekua agendan uztailaren 1a eta 5a bitartean eta goza ezazu tailerrez, kirolez, musikaz eta askoz gehiagoz!

Bi zatitan dago banatuta #GazteKLUBA UDA. Alde batetik, ekainaren 26, 27 eta 28an, eta uztailaren 1, 2 eta 3an irteerak izango ditugu, 10:00etatik 18:00etara. Surf, trekking edota kanoa bikoitzetan itsabidaia egiteko aukera izango duzu, beti ere giro alai batean eta zure adineko gazteekin. Bestalde, uztailaren 1etik 5era, Evaristo Churruca kaiak (Euskalduna Jauregiaren ondoan) ekintza anitz hartuko ditu: basket partiduak, dantza masterclass-ak, kontzertuak edo magia tailerrak, besteak beste.

Horrez gain, ekainaren 28an, 17:30etatik aurrera, Roll It Girl Bilbao I- Topaketa ospatuko da Olabeagako skate parkean. Neska talde batek antolatutako ekimen honetan kustomizazio tailerraz gozatu ahal izango dugu; gure taulak zein Koopera-k eskeinitako arropa pertsonalizatzeko. Erakustaldi eta Freestyle-aren bitartez, gure skater-trebetasunak plazaratuko ditugu.

Aurten ere Musikfest jaialdia izango dugu, musika banda edo musikari lotutako proposamenen bat dutenentzat zuzendua. Bakarka zein taldeka, 15 eta 21 urte tarteko gaztea bazara, #GazteKLUBA UDA MUSIKFEST-en parte hartu dezakezu. Webgunetan honetan izena emateko jarraibide guztiak aurkituko dituzu.  

Irteeretan, parkour-en eta Roll It Girl Bilbao I. Topaketan parte hartzeko plaza mugatuak dira. Izena eman nahi dutenek formulario hau bete beharko dute ekainaren 3tik aurrera. Epea ekainaren 10ean itxiko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, #GazteKLUBA UDA webgunera jo edo 94 420 42 33 zenbakira deitu.