URBANBATfest jaialde parte hartzeko deialdiak zabalik

URBANBATfest jaialdiaren 8. edizioan parte hartzeko epea zabaldu da eta ekainaren 16ra arte egongo da aukera bertan izena emateko. Bestalde, zzpimarratzekoa da Bilborock-ek, hirugarrenez, programa hartuko duela bere gain.

Jaialdiak hiriak eta zainketei buruz hausnartzea proposatzen du aurten. Zainketen kapitala ospatzea, aintzatestea, ezagutaraztea, sozializatzea eta bultzatzea nahi du, baita zainketak duen izaera kulturalki femeninoa ere; zainketen definizio bizia, aktiboa, antolatua eta ikusgarria definitzen lagundu nahi du, zainketen gaiari aniztasunetik eta konplexutasunetik helduz.

Testuinguru horretan, URBANBATfest-ek bi deialdi irekitzen ditu urrian eta azaroan bere programazioan parte hartu ahal izateko. Alde batetik, gaiarekin lotura zuzena daukaten proiektu eta iniziatiba desberdinak hartuko dituena; eta bestetik, artista eta sortzaileek (banakoak zein kolektiboak) egindako arte-jarduerak hartzera bideratuko dena. Noski, arte-proposamen guztiek aurtengo gaiarekin zerikusia izan behar dute.

Informazio guztia hemen.