Hirian bueltan da espiritu festibaleroa Bilbora hurbiltzeko!

Uda heltzear dago, eta berarekin batera… BBK Live! Dagoeneko ekainaren 15ean Bilbon ospatuko den Hirian jaialdiaren egitarauaren berri eman du; Deustuko kaleetan ospatuko den doako kontzertuen jaialdiak Tremenda Jauria edota Zea Mays taldeak, besteak beste, hurbilduko ditu gurera.

BBK Live jaialdiaren atarian, Hirian-ek espiritu festibalera hurbiltzea du helburu. Horrez gain, kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenari laguntzea du helburu, betiere ekitaldi jasangarriaren ereduari eta jarduera ekonomikoa sustatzen duen ereduari jarraikiz, Deusturen mesederako.

Jaialdi honetan parte hartuko duten artistak musika garaikidean aurki daitezkeen erritmo urbanoen aniztasunaren adierazgarri dira. Honako hauek izango dira:

  • CRUZ CAFUNÉ
  • CHICO BLANCO
  • KUMBIA QUEERS
  • LA DANI
  • LA ZOWI
  • LAS ODIO
  • LOS MAMBO JAMBO
  • MITTO KORONKON
  • PUTOCHINOMARICÓN
  • SURFIN´ BICHOS
  • TREMENDA JAURÍA
  • ZEA MAYS
  • SARA ZOZAYA
  • BIHOTZA
  • DAVE P
  • JUANITO JONES
  • MARC PIÑOL

Informazio guztia hemen.