Gau Zuriak 20 urte beteko ditu Bilboko urteurrena ospatzen

719 urte beteko ditu aurten Bilbok eta hori dela eta, ekainaren 14 eta 15ean 20. Gau Zuria ospatuko da. Bilbao 700-III Millenium Fundazioa eta Bilboko Udalaren eskutik, hamaika ikustaldiz gozatzeko aukera izango dugu.

Horrela, hirira hurbiltzen diren guztiek ibilbide atsegin eta parte-hartzaile batean parte hartu ahal izango dute eta antzerkiaz, musikaz, bideo-mapping-az, argi eta soinuzko ikuskizunetaz, dantza urbanoaz eta zentzumenentzako esperientzietaz gozatzeko aukera izango dute. Azpimarratzekoa da, ahotik sugarrak jaurtiz herensuge batek itsasadarra zeharkatuko duela.

Gau Zuriaren hasiera-ordua ezberdina izango da gozatu nahi den emanaldi motaren arabera. Argiztapenak, adibidez, gaueko 22.30ean hasi eta goizeko 02.00etan bukatuko dira. Ikuskizunek, berriz, ordutegi desberdina izango dute emanaldien arabera.

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen.