Musika, erakusketak eta ibilaldia itsasadarretik Bilbao Bizkaia HARRO 2019 ospatzeko

Ortzadarraren koloreek Bilbo hartuko dute beste behin ekainaren 20tik 23ra arte Bilbao Bizkaia HARRO 2019 ospatzeko. Gizarte eta kultura ekimen honek LGBTIQ+ pertsonak ikusarazi eta haien eskubideak aldarrikatu nahi ditu.

Jardueren artean, Areatzan ospatuko diren Ruth Lorenzok eta La Basuk burututako kontzertuak izango dira; hiriko zenbait puntutan artista ezberdinen erakusketak garatuko dira; Bilbao Arteko zinema proiekzioak egongo dira; edo Ur Parade ezaguna, itsasadarretik barrena ibiliko diren aniztasunaren aldeko ontzien itsas ibilaldia hain zuzen, ekainaren 23an ospatuko dena. Inskribatzeko epea irekita dago eta www.bilbabizkaiaharro.eus helbidea egin daiteke.

Aurten, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak gai jakin bat jorratu nahi du, gogoeta pizteko: aniztasun funtzionala duten LGBTIQ+ pertsonak izango ditu ardatz. Kolektibo horrek askotan, ulergaiztasuna, aurreiritziak edo tolerantzia eza pairatu behar izaten ditu. Hori dela eta, kolektibo horretako kideek Bilbao Bizkaia HARRO ekitaldiaren hasierako pregoia emango dute. Logotipo berria kolore anitzeko zirkulua da, barruan LGBTIQ+ banderaren sei koloreak dituela eta aniztasunaren topagunea irudikatzen duela.

Ortzadar LGBT Elkarteak antolatu du ekimena eta Bizkaiko Foru Aldundiak nahiz Bilboko Udalak babestu dute.

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen.