Uda honetan goza ezazu kirolaz Bilboko doako kirolguneetan!

Udako eguzki egunak hastear direla, gazte ugari animatzen dira Bilboko Udalak eskaintzen dituen guneetan kirola egitera. Jakin nahi duzu zeintzuk diren urte honetako berriak eta zeintzuk dituzun gertuen?

Uda honetan, kaleankirolaz gozatzeko aukera izango duzu doako eskaintza zabalarekin. Adibide batzuk Punta Zorrotzan dagoen crossfit zirkuitua, Irala eta Ametzola artean dagoen eskalada-murrua, Sarrikoko parkour esparrua edota frontoi eta kirol askotariko pista ugariak dira, non futbito zelaiak edo saskibaloi kantxak aurki daitezken.

Aurkitu ezazu zure kirolgune gertuena hemen.