Bilbao BBK Live jaialdiak doako 11 kontzertu ekarriko ditu hirira lau eszenatokietan

Deustuko auzoa Bilbao BBK Live jaialdiaren arima hirian barneratzen hasi zen “Hirian” ekitaldiaren hirugarren edizioarekin. Urtero bezala, uztailaren 11, 12 eta 13an 100 artista baino gehiago ekarriko dituen BBK Live jaialdiak hirira hurbiltzeko apustua mantentzen du “Bereziak” programarekin.

Guztira, 11 kontzertu izango dira hiriko erdigunera jaitsiko direnak, Kobetamendiko mugak gaindituz. Egitaraua alau eszenatokietan banatuko da: Isozaki Dorreak, Areatza, Albiako lorategiak eta BBK aretoaren aurreko agertokia, Kale Nagusian.

Azken honetan, hain zuzen, hasiko da ofizialki Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11an Mastodonte taldearen zuzenekoarekin, Asier Etxeandia aktore bilbotarrak eta Enrico Barbarok osatutako proiektua. Gainerako eszenatokiek estilo askotariko eskaintza musikala hartuko dute jaialdia ospatzen den egunetan:

  • Anni B Sweet, bere laugarren albuma aurkezten, haren lehenengoa gastelaniaz.
  • Cariño, sasoi honetako talde berri garrantzitsuenetakoa beren abesti freskoei, lotsagabekeriari eta espiritu gordinari esker.
  • Gimnástica, rock alternatibo taldea, eletronikari keinuak eginez eta melodia misteriotsuekin.
  • Los Hermanos Cubero, eta haien zauriak eta bihotzak zabaltzen dituzten abesti-zerrenda.
  • Lorena Álvarez, balio anitzeko folk kantautorea.
  • Mujeres, talde garajeroa lelo itsaskorrekin.
  • Ortiga, berbena arte bihurtzeko dohaina duela.
  • Pony Bravo, haien laugarren diskarekin etortzen direla.
  • The Intergalactic Republic of Kongo, perkusio afrikarra, punk estetika eta sozietate modernoari buruzko letren mestizajearekin.
  • Venturi, lehen diska publikatu berri duen hirukote madrildar gaztea.

Kontsulta ezazu informazio guztia hemen.