Udalak eskaintzen dituen 346 tailerretan aldez aurretik inskribatzeko epea zabalik

Tailerren batean parte hartu nahi duzu 2019/2020 ikasturtean? Ekainaren 19tik Bilboko Udalak eskaintzen dituen 346 tailerretako 6.796 plazetan aldez aurretik inskribatzeko epea zabalita dago. Interesa duenak irailaren 4ra arte dauka aldez aurretik izena emateko eta pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahalko du.

Tailerrak Bilbon erroldatuta dauden pertsonentzat dira, baita edozein adin, gustu eta egoera fisiko dutenentzat. Jarduerek ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoa dute. Berrikuntza gisa, aurten, ikusizko arteen tailer bat emango da –3D diseinu eta sormenekoa– eta beste bat arte plastikoetakoa –Sumi-E–. Gida osoa hemen kontsulta daiteke.

Beharrezkoak diren izapide guztiak Udaltegietan, San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan, eta Udalaren webgunearen bidez  zein  94 010 010/010 telefonora deitu gauzatu ahal izango dira.

Kontsulta ezazu hemen aldez aurretik inskribatzeko epeei buruzko informazio gehiago.