Bilboko Kalealdiaren 20. edizioa!

Uztailaren 1etik 7ra, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, Bilboko Kalealdiak, bere 20. urteurrena ospatuko du. Aurtengo edizioak 29 konpainia ezberdinen 80 emanaldi eskainiko ditu. Udalak antolatuta, ekitaldiak kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten duen programazioa prestatu du.

Edizio honetara gonbidatutako konpainien artean, 10 Euskadikoak dira, 4 Estatuko gainerako lekuetakoak, eta gainerakoak Frantziatik, Italiatik eta Danimarkatik datoz, batez ere. Guztiek euren azken lanak ekarriko dituzte Bilbora, eta ikus-entzuleek ohiko agertokietan gozatu ahal izango dute: Casilda Iturrizar parkean, astelehenetik asteazkenera, eta ostegunetik aurrera jaialdia Bilboko Areatza ingurura joango da, Plaza Barrira, Santiago Plazara eta Arriaga Antzokiaren kanpoaldera.

Ohikoa denez, Bilboko Kalealdiaren barruan programatu diren ikuskizun guztiak doakoak izango dira, Casilda Iturrizar parkeko karpa barruan egingo diren emanaldiak izan ezik (Solfasirc konpainiaren“Dékoncert”). Ikuskizun horiek 3 euroko prezio sinbolikoa izango dute, leku kopuruaren kontrola egin ahal izateko. Biltzen den diru guztia ASPACE-BIZKAIAri emango zaio.

Sarrerak, Areatzan egongo den Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu ahal izango dira uztailaren 1etik 3ra (11:30-14:00 / 17:00-21:00) edo Casilda Iturrizar parkean bertan (17:00-21:00).

Kontsulta ezazu hemen egitarau osoa.