Hona hemen GazteKLUBA UDA Musikfest-eko taldeak!

Ez da ezer falta GazteKLUBA UDA Musikfest-eko edizio berri baterako. Uztailaren 2 eta 4ean zortzi talde eta bakarlari gazte arituko dira aurtengo programan eta dagoeneko badakizkigu ordutegiak.

18:00etatik aurrera, partaideek ordu erdia jotzeko aukera izango dute Euskalduna Jauregiaren alboan kokatutako Evaristo Churruca kaian. Ez huts egin!

Uztailaren 2a

  • 18:00-18:30: Joey Palace.
  • 18:45-19:15: Ainhoa Guenaga.
  • 19:30-20:00: Lehen Taldea.
  • 20:15-20:45: Eldar Lammond.

Uztailaren 4a

  • 18:00-18:30: Damiak.
  • 18:45-19:15: Natural Disaster.
  • 19:30-20:00: Nuclear Dreams.
  • 20:15-20:45: KMM.

Informazio gehiago hemen.

Gainera, #GazteKLUBA UDA-ko MusikFest jaialdiko kontzertuak zabaltzeko @gaztekluba-ko Instagram kontuaren erabilpena sustatu egin nahi da eta horretarako, lehiaketa bat antolatu da”Like” gehien jasoko duen taldea edo bakarlaria aukeratzeko.

Parte hartzeko hona jo.

Lehiaketaren oinarriak hemen.