Itzulerarako Laguntza programa etxera itzultzeko

Zurea ez den autonomi erkidego batean zein atzerrian bizi bazara, 35 urte baino gutxiago badituzu, eta etxera itzultzeko gogotsu bazaude, Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Itzulerako Laguntzak zuretzat eginak daude. Euskal Autonomi Erkidegoko lantokiek gazteak kontratatzea du helburu programa honek.

Gutxienez, 12 hilabeteetako lan-kontratua sinatu beharko dute enpresek gazteekin; mugagabea izanez gero, osagarri bat ere jasoko dute. Horrez gain, kontratatutako pertsonek itzulerako gastuak ordaintzeko laguntza bat jasotzeko aukera izango dute.

Programa honetan parte hartzeko, eskainitako lanpostuarekin bat datorren profila izateaz gain,  honako baldintzak hauek bete behar dira:

  • 35 urte baino gutxiago izatea
  • EAEn lan egin ez izana
  • Gutxienez azken 12 hilabeteak bertotik kanpo bizi izana

Programa honetan parte hartu nahi baduzu, zoaz Lanbideko webgunera eta bete ezazu bertan dagoen inprimakia. Zalantza baten bat izanez gero, retornojuvenil@lanbide.eus helbidera idatzi edo 945 18 13 35 / 945 18 13 09 telefonoetara deitu.