“Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa”-n parte hartuko duten 32 taldeak!

Badakizkigu “Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa”-ren hurrengo edizioan Bilborock-eko oholtzara igoko diren 32 taldeen izenak! Irailaren 12tik eta urriaren 19ra arte, bertako, Espainiako eta nazioarteko zenbait talde gazteek haien talentua erakusteko aukera izango dute.

Aurten lehiaketak bere 31. urteurrena ospatzen du eta hiru modalitate ezberdinetan dago banatuta: 16 taldek Pop-Rock kategorian parte hartuko dute , zortzik Metal-ekoan eta beste zortzik Urban izenekoan, 2018an estreinatu zena. Aditu talde batek aukeratu ditu edizio honetako 32 taldeak.

Pop-Rock partaideak:

  • Fake Teddy (La Rioja)
  • Gentleman Clef (Madrid)
  • Wicked Wizzard (Bizkaia)
  • Go Cactus (Baleares)
  • The Amsterdammers (Madrid)
  • Beluga (Madrid)
  • Orbel (Francia)
  • Nazca (Bizkaia)
  • Airu (Bizkaia)
  • Indian Hawk (Valencia)
  • Young Forest (Madrid)
  • Pinpilinpussies (Barcelona)
  • Lookmomnohands (Barcelona)
  • San Jerónimo (Asturias)
  • Los Reyes Magos (Sevilla)
  • Mi Buenaventura (Bizkaia)

Metal partaideak:

  • Blaze The Trail (Valladolid)
  • Last Dissonance (Barcelona)
  • Deimocracy (Bizkaia)
  • Grave Noise (Burgos)
  • The Broken Horizon (Navarra)
  • Blind The Eye (Portugal)
  • Iont (Araba)
  • Deriva (Madrid)

Urban partaideak:

  • Kenna I (Bizkaia)
  • Tongo (Madrid)
  • Tesa (Valencia)
  • Special Trap Residence (STR) (Bizkaia)
  • Jazzwoman (Valencia)
  • Nattonooto (Bizkaia)
  • Colectivo Shumareli (Guadalajara)
  • Adriana Terrén (Madrid)

Kategoria bakoitzeko talde finalistak hautatzeko publikoaren balorazioak hartuko dira kontuan, baita epaileena ere. Bilborock-en ikusitakoaren bozketan parte hartzen dutenen artean, 2020ko Bilbao BBK Live jaialdirako 10 bonu eta 2020ko Resurrection Fest jaialdirako beste 3 zozkatuko dira.

Guztira 22.900 euro banatuko dira sarietan: 12.000 euro lehenengoen artean eta 6.000 eta 3.900 euro bigarren eta hirugarrenen artean. Era berean, 1.000 euroko balioa duen Epaimahaiaren sari berezia ere jasoko du Bizkaiko talde edo bakarlari onenak.