Ezagutu itzazu 70 eraikin baino gehiago Open House Bilbao-ren hirugarren edizioan!

Nazioarteko Open House Bilbao jaialdiak bere hirugarren edizioa ospatuko du irailaren 28an eta 29an. Herritar eta bisitari guztientzat, arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez, hiria berrezagutzeko aukera ederra. Aurten, gerturatzen direnek 70 eraikin baino gehiago ezagutu ditzakete. 

Eraikin bakoitzeko 20-30 minutuko bisitaldi gidatuak izango dira, 25 pertsona inguruko taldetan banatuta. Eraikin bakoitza ikusteko ordutegia erakinaren aukeren arabera izango da: jaialdiaren planoetan kontsultatu ahal izango dira ordutegiak, eta webgunean ere bai. Eraikin gehienak bisitatzeko ez da izenik eman behar, nahikoa izango da bertara joatea eta txanda izan arte itxarotea.

Eraikinak dohainik ikusteko, boluntarioen laguntza ezinbestekoa izango da. Haiek informazioa emango dute, ilarak kontrolatuko dituzte eta eraikinak erakutsiko dituzte. Momentuz, 300 pertsona baino gehiagok eman dute izena eta 700 kopurura heltzera espero da. Horretarako, nahi duenak Open House webgunearen bidez inskribatu daiteke.

Open House Bilbao proiektua Bilboko Udalaren 2017ko Aurrekontu parte-hartzaileen bidez eta OUT elkarteak sustatuta sortu zen. Aurten hiria 50 eraikin inguru irekiko ditu, Deustuko La Cava Etxeak nabarmenduz nobedade bezala.

Gainera, jaialdiak hiritik irteten jarraitzen du. Getxo, Barakaldok egin zuen bezala, ekimenera gehitzen da. Bi egunetan zehar, herriak euren ateak irekiko ditu arkitektura-obra baliotsuenak erakutsi eta haien balioa ospatzeko. Itsasadarrak lotzen ditu udalerri horiek, eta, bere ibilbidean arkitektura eta hirigintza obrak emango ditu ezagutzera.