2019ko Aste Nagusiko kontzertu guztiak!

Badator Marijaia! Abuztuaren 17tik 25era ospatuko dugu aurtengo Bilboko Aste Nagusia eta, dagoeneko, gurean arituko diren artisten izenak ezagutu ditugu. Konkretuki, Udalak Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatokietako egitarauan eskaintzen dituen kontzertu guztiak.

Aurten, Aste Nagusiko musika-eskaintzak doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu hiriko 8 agertokitan. Era guztietako emanaldiak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste.

Iragarritako kontzertuak:

Abandoibarran 23:30etan:

  • Larunbatean, hilak 17: Su Ta Gar
  • Igandean, hilak 18: Sweet California
  • Astelehenean, hilak 19: Dúo Dinámico
  • Asteartean, hilak 20: Bebe
  • Asteazkenean, hilak 21: Mónica Naranjo + Bilboko Orkesta Sinfonikoa
  • Ostegunean, hilak 22: La MODA
  • Ostiralean, hilak 23: Alfred
  • Larunbatean, hilak 24:
    • 18:00: Go!azen
    • 23:30: Ender + FUNAMBULISTA

Europa Parkean 00:00etan:

  • Asteazkenean, hilak 21: Huntza + Revolta Permanent
  • Ostegunean, hilak 22: Aste Nagusi Dance
  • Ostiralea, hilak 23: ADI Megastar
  • Larunbatean, hilak 24: Pedro Capó

Bilboko Konpartsek ere euren egitarau osoa argitaratu dute. Ikusi hemen.