“Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren III. lehiaketa

Bilboko Udalak “Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Hitzaren indarraz baliatuko da berriro ere bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta aurreiritziekin amaitzeko.

Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

Hori dela eta, lanek, originalak eta argitaratu gabeak izan behar direla, kulturartekotasuna, arrazakeriaren eta aurreitzirien aurkako borroka, nortasuna eta errespetua, bai eta bizikidetzaren balioa ere, bezalako gaiak jorratu behar dituzte. Kontakizunak irailaren 1etik 30era aurkeztu ahal izango dira udal  webgunean web orrian. Gutxienez 18 urte izatea da parte hartzeko baldintza bakarra.

Horretaz aparte, kondairek gehienez lau orriko luzera izango dute;  Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu urtea amaitu baino lehen. Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa izango da eta bigarrena 150 eurokoa. Gainera, liburu batek finalista guztiak jaso eta bilduko ditu.