“Udan zinea zure auzoan” programak filmak hurbiltzen ditu Bilboko barrutietara

Zinea gustuko duzu? Oporretan ezin dituzu huts egin “Udan zinea zure auzoan” programaren barne Udalak eskainiko dituen filmak. Uztailaren 16tik abuztuaren 13ra, uriko auzo desberdinek zortzi emanaldi hartuko dituzte, kaleetan kulturaz gozatzeko helburuarekin. 

Sesio guztiak 21:30etan hasiko dira eta euskal film labur bat eta film luze bat izango dira protagonistak. Aurten ikusiko diren lanen artean zinemagintzaren klasikoak eta titulu berriagoak aurki daitezke. Gainera, euskal produkzioak egongo dira, euskarazko pelikulak eta aipagarria izango da emakume zinegileen eta bertan ekoiztutako zinearen presentzia.

Agenda:

  • Uztailak 16 – Atxuriko Eliz Museoa: “El fantasma del paraíso”.
  • Uztailak 18 – Txurdinagako Albidea Plaza: “La forma del agua”.
  • Uztailak 23 – Basurtuko Inmaculada Elizaren ondoan: “Mi querida cofradía”.
  • Uztailak 29 – Indautxuko Plaza: “Carmen y Lola”.
  • Abuztuak 1 – Castaños-eko Funikular Plaza: “Jainkoak ez dit barkatzen”.
  • Abuztuak 6 – Ibarrekolanda Plaza, Kontserbatorioaren ondoan: “Jurassic World: El reino caído”.
  • Abuztuak 8 – Santutxuko Karmelo Plaza: “Handia”.
  • Abuztuak 13 – Errekaldeko Plazan: “El Bar”.

Kontsulta ezazu hemen informazio guztia.