Kontsulta itzazu 2019ko “Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiaren” kontzertuak!

16 talde eta artista igoko dira Bilborock-eko oholtzara 2019ko “Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldian” parte hartzeko. 34. edizioa abuztuaren 17tik 24ra ospatuko da, eta egunero bi emanaldiz gozatzeko aukera izango dugu; 20:00 eta 21:00etan Bilborock-en. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

2019ko edizioan emakumeek osatutako formazioen presentzia azpimarra daiteke, izan ere 16tik 6k emakumeren bat dute taldean, kasu batzuetan proiektuaren gidari izanik. Horrekin batera, aukeratutako lau bandek euskeraz abesten dute. Jatorriari dagokionez, gehienak Bilbokoak dira, %50a hain zuzen ere.

105 bandek eman dute izena 34. edizio honetan, eta horietako 16k euren talentua erakusteko aukera izango dute Aste Nagusian. Udalak talde gazteak sustatzea eta babestea, zein publikoak etorkizuneko artistekin gozatzeko aukera izatea du helburu. Urtero, bataz beste 5.000 lagun etorri ohi dira talde eta artisten kontzertuetara. Orotora, 328 talde eta 194.000 ikusle 33 urteetan: horrek argi erakusten du jarduera honen inguruan dagoen interesa. Aste Nagusiko jarduerarik maitatuenetako bat da.

Honako hau izango da egutegia:

  • Abuztuaren 17a, larunbata (FOLK PAGAN METALA, THRASH METALA)
    20:00 – INCURSED (Bilbo)
    21:00 – VOLTIUM (Orduña-Basauri)
  • Abuztuaren 18a, igandea (ROCKA)
    20:00 – POMERAY (Bilbo)
    21:00 – COLAJETS (Barakaldo-Santurtzi)
  • Abuztuaren 19a, astelehena (INDIE FOLK ROCKA, SOUL & SOFT ROCKA)
    20:00 – ENDIKA SANGRONIZ (Getxo)
    21:00 – ALAIN CONCEPCIÓN & THE SOUL MEN (Amorebieta-Etxano)
  • Abuztuaren 20a, asteartea (RAPA & HIP HOPA)
    20:00 – LA MEDIZINAH (Bilbo)
    21:00 – ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA (Bilbo)
  • Abuztuaren 21a, asteazkena (ROCK ALTERNATIBOA, COUNTRY FOLK ROCKA)
    20:00 – LAS SEXPEARES (Barakaldo)
    21:00 – ROSEBUD (Getxo)
  • Abuztuaren 22a, osteguna (POPA, EUSKAL ROCKA)
    20:00 – NOA CLIFF (Plentzia)
    21:00 – DESIRA (Bilbo)
  • Abuztuaren 23a, ostirala (AMERICANA, ROCKABILLY SWING)
    20:00 – BRINGAS (Getxo)
    21:00 – GENERAL LEE (Barakaldo)
  • Abuztuaren 24a, larunbata (DEATH-BLACK METALA)
    20:00 – AESTHETIC (Ondarroa)
    21:00 – KNIVES (Bilbo)