2019ko Biscay Bay Startup Campus Awards-etan parte hartzeko epea zabalik

Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, irailaren 19an eta 20an ospatuko den Biscay Bay Startup Campus-aren bigarren edizioa antolatzen ari dira. 2018an ekimenak ehunka gazte ekintzaile eta 30 herrialde ezberdinetako 100 startup batu zituen Bilbon.

Biscay Bay Startup Campus-ean garatuko den jardueretako bat Awards deiturikoa da. Early stage fasean dagoen ideia edo proiektu berritzaile bat sortzea ezinbestekoa da lehiaketa honetan parte hartzeko. Gainera, 10.000 eurotara heltzen diren sariak irabazteko aukera izango dute parte hartzaileek. Hemen aurkitu ditzakezu inskripziorako inprimakia zein lehiatzeko oinarriak eta baldintzak.

Biscay Bay Startup Campus-ek networking, inspirazio eta dibertsioko bi jardunaldi eskainiko ditu Bilbon. Interesatuta dauden gazteek ekintzailetzaren arloko lider onenengandik ikasteko zein gogoz dauden ehunka gazte ekintzaile ezagutzeko aukera izango dute ekitaldian.

Kontsulta ezazu hemen Biscay Bay Startup Campus-eko info guztia.