2019/2020 ikasturterako youtuber bila gabiltza!

Bilboko planak gustoko al dituzu? Hirian gertatzen den guztiaren berri izatea, eta Youtubetik zabaltzea nahiko zenuke? Horrela bada, deialdi hau zuretzat da! Bilbao Gazte-k bi gazte behar ditu, neska eta mutila, Youtube-ko kanalean youtuber bezala aritu daitezen. Bidali iezaguzu zure aurkezpen bideoa; Bilbao Gazteren hurrengo youtuberra izan zaitezke, eta!

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 eta 25 urte bitartekoa izatea
  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Euskera zein gaztelania jakitea.

Izena emateko “Zer egingo dut Bilbon asteburuan” gaia jorratzen duen bideoa aurkeztu beharko da. Edukiak euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko du, eta bideoaren iraupena, asko jota, 5 minutukoa izango da. Bideoaren aurkezpenean izen-abizenak, adina, okupazioa (ikasketak, lana…), zaletasunak eta aisialdian egiten dutenaren inguruan aritzea ere ezinbestekoa izango da.

Epea 2019ko urriaren 7an itxiko da, gaueko 23.59etan. Bidaliguzu zure bideoa gazteria@bilbao.eus helbidera, Wetransfer bitartez, bideoa eta fitxa hau erantsita. Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu gazteria@bilbao.eus helbidera edota 94 423 62 42 telefonora deitu.

Begotxu eta Julen youtuber lanetan aritu ziren pasa den ikasturtean, eta eurei esker, Bilbon gertatzen zenaren berri izan genuen. Bilbok eskaintzen dituen baliabide, programa, jarduera eta proposamenei buruz 18 urtetik gorako gazteei informazioa ematen dien puntu birtuala da Bilbao Gazte. Deialdi honekin beste pausu bat eman nahi dugu, kanal eta hedabide berri zuzenago, erakargarriago eta gertukoagoa sortuta.

Zorte on!

Deialdian parte hartzeko baldintzak.