Baiezkoan bai, bestela EZ!

Bilboko Udalak Aste Nagusirako emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kanpaina berriztatu du. “EZ BETI DA EZ” hitzetara, aurten beste lelo berri bat gehitzen da herritarrak baiezkoaren garrantziaz ohartarazteko helburuarekin: “BAIEZKOAN BAI, BESTELA EZ”

Inoiz ez ahaztu: EZ beti da EZ. Eraso sexistak emakumeen duintasuna eta osotasun fisikoaren kontrako biolentzia ekintzak dira. Eraso sexistekin amaitzea gizarte osoaren lana da, eta horiek identifikatzea ezinbestekoa da garaiz geldiarazteko.

Bi eslogan horiek emakumeen ahalduntzea, gizonezkoen erantzukizun aktiboa eta gizarte osoaren jokabidearen aldaketa bultzatzea dute helburu. Horrekin batera, ezinbestekoa da gertaera hauek ahalik eta lasterren identifikatzea. Edonoiz, bakarrik ibiltzen, beldurra sentitu baduzu, egin nahi ez zenuen zeozer egitera behartuta zein presionatuta sentitu bazara, edota jarrera desegokiek haserretu bazaituzte, ez isildu eta jardun: eraso sexistak ez dira inoiz onartu behar.

Haiekin amaitzeko lehenengo pausoa gure esku dago

Deskarga ezazu gida hau eraso sexista bat eteteko edo sahiesteko gakoekin.