Bilbao Open Rubik ekimenaren bigarren edizioa hemen da!

Bilbao Open Rubik ekimenaren bigarren edizioa hemen da! Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean herrialde ezberdinetako 75 gazte lehiatu egingo dira Bilbao Open Rubik ekimenean. Bilborock-en ospatuko da aurten ere eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udalak sortu eta sustatutako Ideiak Martxan programan kokatzen dugu ekimen hau. Bilboko Udaleko Gazteria sailaren deialdi honek gazteriari zuzendutako udal-programazioa hobetzen lagunduko duten ideiak abian jartzea du helburu.

Oraingo honetan Eder Olivencia eta Rubén López gazteek garatu dute ideia. Gazteek sortua eta gazteei zuzendua. Izan ere, parte-hartzaileen bataz besteko adina 16 urtekoa da. Jatorria, aldiz, ezin da multzo bakar batean sartu; Euskadi, Andaluzia, Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon, Aragoi, Kantabria, Frantzia, Maroko, Kuba, Errusia eta Perutik baitatoz. 

Lehiaketaren ordutegia abuztuaren 31n, larunbatean, 09:00etatik 21:00ak arte izango da. Irailaren 1ean, igandan, 09:00etatik 13:00ak arte izango da (finala 11:30etan hasiko da). Bilbao Open Rubik ekimenan arituko diren jokalariak kategoria ezberdinetan lehiatuko dira, sailkapen bakoitzean 5 Rubik-eko 5 kubo ebatzi beharko dituztela.

Konbinaziozko buru-hausgarrien (Rubik kuboa era horretakoa da) lehiak arautu eta sustatzen dituen World Cube Association (WCA) elkartearen mundu mailako rankinean lekua hobetzeko arituko dira Bilbao Open Rubik 2019 ekimenean lehiatuko diren 75 parte-hartzaileak.