2019ko Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren kontzertuak hastear!

Bilborock-eko oholtza Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartuko duten taldeak jasotzeko prestatzen hasia da jada. Izan ere, 31.edizioaren kontzertuak irailaren 12an, ostegunean, hasiko dira. Emanaldi guztiak ostegun eta ostiraletan 20:00etatik aurrera ospatuko dira Bilborock-en. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Orotara, 32 talde arituko dira aurten. Pop-Rock kategoriako taldeek irailaren 12, 19 eta 26an eta urriaren 3an joko dute. Metal taldeak irailaren 13 eta 20an igoko dira oholtzara eta urbanekoak irailaren 27an eta urriaren 4ean izango dira protagonista. Finalak, aldiz, urriaren 17, 18 eta 19an izango dira, hurrenez hurren. Aurten ere, finalak streaming bidez ikusteko aukera izango dugu, bai gure webgunean eta baita Bilborock-eko Facebook orrian ere.

Taldeak hainbat hiri eta herrietatik iritsiko dira gurera: %28a Euskaditik, %66a Espainiatik eta %6a Europatik, hain zuzen. Parte hartzaileen bataz besteko adina 28 urtekoa da. Emakumeen presentziak ere gora egin du, eta taldeen %12ak emakuren bat du taldekide.

Orotara, 22.900 euro banatuko dira sarietan: 12.000 euro lehenengoen artean eta 6.000 eta 3.900 euro bigarren eta hirugarrenen artean. Era berean, 1.000 euroko balioa duen Epaimahaiaren sari berezia ere jasoko du Bizkaiko talde edo bakarlari onenak.

Talde irabazleak aukeratzerako epaimahaiaren iritsia zein publikoaren botoa kontutan hartuko da. Kontzertuetan ospatuko diren bozketetetan parte hartzen dutenek 2020ko BBK Live jaialdirako 10 banakako bonu eta 2020ko Resurrection Fest jaialdirako 3 banakako bonu lortzeko aukera izango dute.

Informazio guztia hemen.

Taldeei buruzko informazio gehiago esteka honetan.