2019ko Musik / Fem Bilbao eztabaida Bilborock-en

Irailaren 5ean 2019ko Musik / Fem Bilbao eztabaida ospatuko da Bilborock-en. Esparru musikalean aditu eta erreferente diren emakumeak batu eta soinu-industriaren genero berdintasunaren inguruaren duten ikuspuntua zabalduko dute. 

Eztabaidak genero ikuspegi batetik musikaren gaurkotasuna markatzen duten gaiak ukituko ditu: Keychange, 50/50 Kartela, 2030ko Agenda edo No Callem

Bileraren partaideak hurrengoak izango dira:

  • Carmen Zapata (MIM Erakundearen presidentea)
  • Cris Lizarraga (Belako taldearen abeslaria)
  • Eva Sarasola (Last Tour International-eko Keychange-en arduraduna)
  • Leyre Aranguren (Aberin estudioak)

Jardunaldia 2019ko Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa berotzen hasteko balio izango du. Izan ere, Musika Bulegoak eta MIM-ek elkar lan egiten dute lehiaketan emakumez osatutako talde bat aukeratzeko, geroago Bilborock-en formakuntza jaso dezaten. Horrez gain, aukeratutako taldeak 2020ko irailean kontzertu bat eskainiko du Bilboko aretoan.