Abenturak eta kirola 2019ko #GazteKLUBA IRAILA programan!

Oporretatik bueltatu zarenetik aspertuta al zaude? Ez zaitez kezkatu! Izan ere, irailean bueltan dago #GazteKLUBA, eta, egunerokotasunera buelta errazagoa izan dadin, zeure esku jarriko ditu hainbat irteera eta ekintza

Hilabete honen azkenengo bi asteburuetan, 12 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara, ekintza plural, erakargarri eta parte-hartzaileekin gozatzeko aukera izango duzu. Zehaztearren, #GazteKLUBA-k, Bilboko Udaleko gazteen aisialdirako programak, bi irteera eta bi ekintza prestatu ditu. Izena emateko epea irailaren 9an ireki eta 13an itxiko da. Inskripzioa egiteko hona jo.

Irteeretan izena ematen baduzu, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, kanoa bikoitzetan itsasbidaia eta BigSup oholez ibiltzeko zein Sendavivako Abentura Parkean gozatzeko aukera izango duzu. Horrez gain, #GazteKLUBA IRAILA programak bi ekintza antolatu ditu ere: Roll it Girl BIlbao, Olabeagako skate park-ean, eta Gran Prix Zirkuitua, Etxebarria Parkean.

Kontsultza ezazu informazio guztia #GazteKLUBA IRAILA 2019-ko orrian.