Ia 4.000 labur Bilbao-Zinebiko 61. edizioan parte hartzeko

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, azaroaren 8tik 15era ospatuko du bere 61. edizioa. Aurten, lanak aurkezteko epea itxita dagoela, ekitaldiak 3.921 film labur jaso ditu (2018an baino 151 gehiago), 131 herrialde desberdinetatik iritzi direla. 

Horien artean aukeratuko ditu Aukeraketa Batzordeak azaroan Lehiaketako Sekzio Ofizialean lehiatuko direnak. Parte hartu eta fikzioan, dokumentalean eta animazioan ezarri diren sariak lortzeko aukera duten pelikulen artean 785 film Estatukoak dira; 116 Euskadikoak izanik. 

Zinebik bere nortasun zeinu nagusietakoari eusten dio, bost kontinenteetako zuzendarien sormena eta talentua sustatutuz. Beste urte batez, mundu osotik etorritako kalitatezko film laburrak erakutsiko dizkie Bilboko ikus-entzuleei.

2019ko Zinebiko partaide guztiak Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia (7.000 €) eta lehiaketan parte hartzen duten hiru generoetako Mikeldi Saria lortzeko lehiatuko dira: fikzioa, dokumentala eta animazioa (5.000 € kategoria bakoitzeko). Sari horiez gain, Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 €), Zine Espainiarraren Sari Nagusia (6.000 €), SGAE Fundazioa-Euskadiko Kontseilua Saria Euskal Gidoi Onenari (3.000 €) eta EITBk babestutako Ikus-Entzuleen Saria (3.000 €) lortu ahal izango dira, beste batzuen artean.

Zinebi Film laburraren eta dokumentalaren espezialitatean Estatuan A Klasea duen nazioarteko jaialdi bakarra da, 1974tik FIAPF erakundeak (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) aintzatetsia. Hollywoodeko Akademiak Oscar Sarien kalifikatzaile gisa hartzen du, sariketa ofizialeko film laburren artean, eta Britainia Handiko BAFTA Sarietarako eta Espainiako Zine Akademiako Goya Sarietarako jaialdi kalifikatzaile ere bada.