2019ko “Red Bull Cliff Diving” jauziak asteburu honetan ospatuko dira!

Arrisku-kirolak gustuko dituzu? Horrela bada, irailaren 14ean hitzordu bat daukazu Salbeko Zubian ospatuko den “Red Bull Cliff Diving” jauzietako lehiaketarekin. Aurten nazioarteko finala ospatzeaz gain, lehenengoz emakumeen txapelketa ospatuko da ere. 

17:00etatik aurrera Guggenheim Museoaren ondoan, 25 jauzilari, 10 emakume eta 15 gizon, itsasadarrera jaurtitzen hasiko dira, ekimen honi hasiera emanez. Red Bull-ek zabalduko du proba mundura eta nazioarteko 160 herrialde desberdinetan ikusi ahal izango da. Aurtengoa, txapelketaren 11. edizioa da, eta gurean laugarrenez ospatuko da 

“Red Bull Cliff Diving”-eko ordutegia

  • Osteguna, irailaren 12an:
    • Lehenengo entrenamenduak: 15:30 – 18:00
  • Ostirala, irailaren 13an:
    • Baztertzeko lehenengo txanda: 16:30 – 19:00
  • Larunbata, irailak 14an: 
    • Beroketak: 15:40
    • Txanda finalak: 17:00
    • Sari banaketa: 19:20

Proba itsasadarreko bi aldeetatik ikusi daiteke. Hala ere, Guggenheim Museoko Louise Bourgeois eta Anish Kapoor artisten eskulturen arteko tartea 2.500 pertsonentzako mugatua egongo da.

Larunbatean, hilaren 14an, proba itsasadarretik ikusi ahal izango da, baina lekuak mugatuak izango dira. Gogoan izan sartzen diren itsasontziak kontrolatzeko ordutegiak egongo direla (12:00etik 15:00era), eta ezin izango direla itsasontziak sartu edo irten txapelketak iraun bitartean.