Udaleko 346 tailerretan inskribatzeko epea zabalik

Irailaren 9an Udalak antolatzen dituen 346 tailerretan izena eman nahi duten pertsonak aukeratzeko jendaurreko zozketa ospatu zen. Orain, irailaren 11tik 25era arte, zozketan hautatuak izan zirenek 2019/2020 ikastaroan aukeran dauden jardueretara apunta daitezke. 

Bilbotar bakoitzak berari atxikitutako data eta ordua izan beharko du kontuan inskripzioa betetzeko. Izena emateko izapideak Udaltegietan, San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan, eta Udalaren webgunearen bidez gauzatu ahal izango dira. Baita 94 010 010/010 telefonoetara deituta ere. 

Jarduera hautatu ostean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da, eta bertan adieraziko da zer epe dagoen ordaintzeko. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da. Urriaren 2an, epe berria irekiko da, libre gelditu diren plazak betetzeko eta ikasgela irekietan izena emateko.

Kontsulta ezazu hemen Udaleko ikastaro eta tailerren eskaintza osoa.